Robert Gordon Menzies (Jeparit, 1894ko abenduaren 20a - Melbourne, Victoria, 1978ko maiatzaren 15a) australiar politikaria izan zen. Bi aldiz Australiako lehen ministroa izan zen (1939tik 1941era eta 1949tik 1966ra), guztira hemeretzi urtetan.
Melbourne Law School lizentziaduna eta Batutako Australia Alderdiaren kidea, 1939ko Joseph Lyons hil ondoren lehen ministro bihurtu zen. 1939an Alemaniari gerra deklaratu zion. 1941ean kargua utzi zuen, eta Arthur Faddenek ordezkatu zuen. Bere alderdia utzi zuen eta 1945ean Australiako Alderdi Liberala sortu zuen. Alderdi berriarekin 1949ko hauteskundeak irabazi zituen eta Ben Chifley ordezkatu zuen lehen ministro bezala. Zazpi hauteskunde gehiago irabazi zituen (1949, 1951, 1954, 1955, 1958, 1961 eta 1963). Bere agintaldian Australiak Koreako eta Vietnamgo gerretan esku hartu zuen. 1966an kargua utzi zuen, eta Harold Holtek ordezkatu zuen.
Artikulu hau Victoriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |